DOBELA ENEA

Lege oharra

  1. XEDEA

LSSIren 10. artikulua: dobelaenea.com SONIA GÓMEZ DE SEGURA IBÁÑEZen titulartasuneko Interneteko domeinua da; aurrerantzean, DOBELA ENEA. Helbide soziala: El Campillar, Araba, 01308; IFZ: 16568882G.

Dokumentu honetarako, harremanetarako telefonoa 657255081 da, eta helbide elektronikoa info@dobelaenea.com.

Lege-ohar honek domeinu horren erabilera arautzen du.

Webgune hau erabiltzeak esan nahi du erabiltzaileak lege-ohar honetan jasotako erabilera-baldintzak onartzen dituela, baita «Datuen babesa eta pribatutasuna» eta «Cookieen erabilerari buruzko politika» ere. Atari honen bidez eskaintzen diren zerbitzu edo tresna jakin batzuek baldintza bereziak behar badituzte, erabiltzailearen eskura jarriko dira.

Bestalde, webgune honetako edukiak eta zerbitzuak nahiz erabilera-baldintzak aldez aurretik jakinarazi gabe alda daitezkeela ohartarazten da.

  1. ERABILERA-BALDINTZAK

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du, sarbidea izateko erregistratu behar den ataletan, bere nortasunari buruzko datu egiazkoak, zehatzak eta osoak emateko. Halaber, domeinuaren titularrari emandako datu pertsonalak eguneratuta edukitzeko konpromisoa hartzen du, eta emandako datuen faltsutasunaren edo zehaztugabetasunaren erantzule bakarra izango da.

Jakinarazten da adingabeek gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien baimena beharko dutela eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzeko. DOBELA ENEAk ez du erantzukizunik hartuko gai horri buruz emandako datuak zehaztugabeak edo faltsuak badira.

Ataria legezko helburuetarako baino ezin da erabili. Horrenbestez, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du ataria modu zilegi eta zintzoan eta erabilera-baldintza orokor hauen arabera erabiltzeko, eta ez erabiltzeko Espainiako legediaren, moralaren edo ordena publikoaren aurkako jardueretarako. Erabiltzaileak bere gain hartuko du legez kanpoko edo baimendu gabeko jardueren ondorioz domeinuaren titularrari edo hirugarrenei eragindako kalte-galeren erantzukizuna. Jarduera horien artean daude, besteak beste, honako hauek:

  • Domeinuaren titularraren aldez aurreko baimenik gabe orri hau manipulatzea edo aldatzea; titularrak ez du bere gain hartuko hirugarrenek egindako manipulazio edo aldaketen ondoriozko erantzukizunik.
  • Ataria edo haren zerbitzuak kaltetu, erabilezin bihurtu, gainkargatu edo hondatu ditzakeen ekintzaren bat egitea, edo erabiltzaileek normaltasunez erabiltzea eragoztea.
  • Atarian, haren zerbitzuetan edo domeinuaren titularraren informazio-sistemetako edozein ondasun fisiko edo logikotan kalteak sor ditzaketen programa informatikoak, datuak, fitxategi akastunak, birusak, kode maltzurra, ekipamendu informatikoak edo telekomunikazioetakoak nahiz bestelako elementuak sartzea edo erabiltzea, haien izaera edozein dela ere.
  • Hirugarrenen intimitaterako, norberaren irudirako, datuen babeserako, komunikazioen sekreturako edo jabetza intelektual eta industrialerako eskubideak urratzea.
  • Mezu elektronikoen jatorria ezkutatzea edo faltsutzea.
  • Nortasun faltsuak erabiltzea edo beste pertsona baten nortasuna ordeztea ataria edo haren zerbitzuak erabiltzean.
  • Orri honetako edukia erreproduzitzea, banatzea, aldatzea edo kopiatzea, domeinuaren titularraren baimena edo legezko gaikuntza izan ezean.
  • Erabiltzaile-izenak eta sarbide-gakoak baimenik gabeko hirugarrenei helaraztea.

DOBELA ENEAk ez du erantzukizunik hartzen hirugarrenen Interneteko orrietarako estekengatik; esteka horiek egoteak ez du esan nahi DOBELA ENEAk haien edukiak edo zerbitzuak onartzen dituenik. Beste webgune horiek ez daude DOBELA ENEAren kontrolpean, eta pribatutasun-politika honek ez ditu barne hartzen. Emandako esteken bidez beste webgune batzuetara sartzen bazara, haien arduradunek zure datu pertsonalak bil ditzakete. Datu pertsonalik eman aurretik, ziurtatu webgune horien pribatutasun-politikekin ados zaudela.

Oro har, domeinuaren titularrak ez du bere gain hartzen webgunea erabiltzeagatik sor daitezkeen edozein motatako kalte-galeren erantzukizuna, ezta erabiltzaileek jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak urratzeagatik edo edukien egiazkotasun, zehaztasun edo gaurkotasun faltagatik sor daitezkeenena ere. Era berean, ezin izango zaio erantzukizunik eskatu zerbitzua eteteagatik, behar bezala ez funtzionatzeagatik edo zerbitzura sartzerik ez izateagatik.

Domeinuaren titularrak ez du erantzukizunik izango erabiltzailearen sistema informatikoan aldaketak eragin ditzaketen birusek edo bestelako software kaltegarriek sortutako kalte-galerengatik.

Webgunea, besteak beste haren programazioa, diseinuak, logotipoak, testuak eta grafikoak, zerbitzu-emailearena da, edo, hala badagokio, egileen lizentzia edo berariazko baimena du.

Eman nahi zaien erabilera edozein dela ere, edukiak osorik edo zati batean erreproduzitzeko, erabiltzeko, ustiatzeko, banatzeko edo merkaturatzeko domeinuaren titularraren aldez aurreko idatzizko baimena behar da beti.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du egilearen jabetza intelektual edo industrialeko eskubideen aurkako ekintzarik ez egiteko.

Zerbitzu-emaileak berariaz baimentzen du hirugarrenek webguneko eduki zehatzetara zuzenean birbideratzea, betiere zerbitzu-emailearen webgune nagusira birbideratuz.

  1. COOKIEEN ERABILERA

DOBELA ENEAk, webgune honen titular gisa, adierazten du informazioa automatikoki biltzeko prozedurak erabiltzen dituela webgunea bisitatzen duten erabiltzaileen erregistroa gordetzeko. Egin klik hemen gure cookieen erabilerari buruzko politika ikusteko.

  1. DATUEN BABESA

Datu pertsonalen babesari buruzko gure politika kontsulta dezakezu hurrengo atalean.

  1. APLIKATU BEHARREKO LEGEDIA

Baldintza hauek Espainiako legediaren arabera arautuko dira une oro.